HERNANI APEADERO TABERNA 2005

Info

Leku batzuk bereziak izan dira guretzat musika jartzeko garaian. Horien artean dago Hernaniko Apeadero taberna. Poxpolo kutxa baina txikiagoa baina izugarria bertan sortzen zen giroagatik. Kontaezinak dira bertan egindako saioak (Dj Talorekin batera egindakoak ezin ahaztu :-)

Espazio fisikorik izan gabe ere, behin baino gehiagotan Daddy Jeff abeslariarekin batera ere aritu ginen, ezineskoa zirudien emanaldian. Horietako bat izan zen 2005 urteko Korrikaren inguruan antolatutako festa. Aparailuak non jartzeko lekurik gabe, oraindik ez dakit oso ondo nola moldatu ginen trastoak jarri eta Daddy Jeffeke ere abesteko aukera izan zezan, jendetzaz inguratuta zegoen bitartean. Gauzak egiteko gogoak daudenean, oztopo guztiak gainditu daitezkeenaren adibide :-) 


Mila esker (garai desberdinetako) Apeaderoko jendeari (Patxi, Txus, etab).